Hizkuntza aholkularitza Herri Administrazioan eta Erakunde pribatuetan
Zure erakundearen hizkuntza egoera aztertu eta hizkuntzak kudeatzeko estrategia bideratzen lagunduko dizugu, honako zerbitzu hauen bidez:
- Erakundearen hizkuntza-egoeraren diagnostikoa.
 - Euskara planaren diseinua, jarraipena eta ebaluazioa.
 - Euskara zerbitzuaren kudeaketa eta hizkuntza aholkularitza iraunkorra.
 - Hizkuntza plangintzaren garapena BIKAIN ereduaren arabera.
 - Hizkuntza irizpide eta jarraibideen lanketa, ezarpena eta jarraipena.
 - Erakundeko langileen komunikazio azterketa eta trebakuntza.
 - Euskalduntze-alfabetatze eskaintzaren kudeaketa.
 - Erakundeak darabiltzan agirien berrikuspena eta hizkuntza egokitzapena.
 - Komunikazio plana.
 - Erakundearen estilo liburua.
 
Euskararen Erabilera sustatzeko ekimenak gizarte esparruetan
Aurrekoez gain, HORI-HORI SAk euskararen erabilera areagotzeko zerbitzuak eta laguntza teknikoa eskaintzen dizkie herri erakunde eta gizarte eragileei euskararen erabilera hainbat gizarte esparrutan areagotzeko, besteak beste:
- Euskararen erabilera sustatzeko arloko plangintzak (merkataritza, kirola, arlo sozioekonomikoa…)
 - Plangintzako arduradunen hizkuntza lidergoa eta partaideen/langileen portaera eredugarriak lantzeko saioak (motibazio-saioak, hizkuntza-ohiturak aldatzeko saioak…)
 - Plangintzen xede-taldeetan (merkatariak, kirol-begiraleak, elkarteetako kideak…) eragiteko saioak eta horientzako aholkularitza iraunkorra.
 - Berbalagun ildoko egitasmoen kudeaketa.
 
