Lege-oharra

LEGE-INFORMAZIOA

Atal honetan azaltzen da webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko baldintzei buruzko informazioa. Erabiltzaileak baldintza horiek ezagutu behar ditu, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legean aurreikusitako ondorioetarako.

  • Titularra: HORI-HORI SA
  • IFK: A48464663
  • Helbide soziala: ARBIDEA 1, BEHEA, 48004 BILBO-BIZKAIA
  • Helbide elektronikoa: info@hori-hori.eus
  • Telefono-zenbakia: 944242433
  • Erregistroko datuak: BI-169 liburukia, orokorra, 33 folioa, BI-727 A orria, 5. inskripzioa

WEBGUNEAN SARTZEKO BALDINTZAK

Webgune honetan bazabiltza Erabiltzaile izango zara eta, ondorioz, Lege-oharrean azaltzen diren baldintza guztiak onartzen dituzula ulertuko da. Erabiltzaileak baldintza horiek irakurri behar ditu webgunean sartzen den bakoitzean, aurrerantzean aldaketak egon baitaitezke. Webgune honen atal batzuek, dituzten berezitasunengatik, lege-oharra ordezkatu, osatu edo aldatu dezaketen baldintzak nahiz arau bereziak bete beharra ekarri dezakete. Beraz, atal horiek erabiltzen dituen edo horietara sartzen den erabiltzaileak horiek ere onartu behar ditu.

WEB ORRIA ETA EDUKIAK BEHAR BEZALA ERABILTZEKO BETEBEHARRA

Webguneko eduki guztiak (testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, teknologia, softwarea, estekak, ikus-entzunezko edo soinudun edukiak, diseinu grafikoa, iturburu-kodea, etab.), markak eta ikur bereizgarri guztiak HORI-HORI, SArenak edo hirugarren batzuenak dira. Erabiltzaileak ez du horien gainean eskubiderik izango webgunea erabiltzeagatik.

Erabiltzaileari debeku hauek ezartzen zaizkio: a) Webgune honetako edukiak errepikatzea, kopiatzea, banatzea, hirugarrenen eskura jartzea, publikoki jakinaraztea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta legez ezarrita ez badago edo jabeak nahiz eskubide horien titularrak berariaz horretarako baimena ematen ez badu; b) Webgunean dauden softwarea, irudiak, bideoak edo datu-baseak erabilera pribaturako errepikatzea nahiz kopiatzea, publikoki jakinaraztea edo hirugarrenen eskura jartzea, horren bidez errepikatu egiten badira; c) Webguneko edukiak ateratzea edo berriz erabiltzea.

Erabiltzaileak bere web-orritik estekaren bat sartu nahi badu web honetan, baldintza hauek bete beharko ditu:

a) esteka home pagearekin bakarrik lotuko da, eta ezin izango du inola ere erreproduzitu

b) ezin izango da jarri webgunearen inguruko edozein motatako framerik edo markorik, ez eta hura Interneteko beste helbide batzuen bidez edo web honetatik kanpoko edukiekin batera ikusteko aukera ematen duenik ere, baldin eta horren ondorioz zerbitzuaren edo edukiaren jatorriari buruz erabiltzaileengan errorea edo nahastea eragiten bada, konparazio edo imitazio desleialeko ekintza bat badakar edo HORI-HORI SAren izen, marka eta prestigioa aprobetxatzeko balio badu

c) esteka egiten duen orrialdetik ezingo da erakundeari edo haren produktu eta zerbitzuen kalitateari buruzko adierazpen faltsurik edo zehaztasunik egin

d) igorleak ezin izango du erakundearen marka edo beste zeinu bereizgarririk erabili bere web orriaren barruan, legeak baimendutako kasuetan edo webgunearen titularrak berariaz baimendutako kasuetan izan ezik

e) esteka jartzen duen orriak indarrean dagoen legedia bete beharko du, eta ezin izango ditu ezarri edo lotu eduki ez-zilegiak, kaltegarriak, moralaren eta ohitura onen aurkakoak, HORI-HORI SAk igorlearen ideiak, adierazpenak edo jarduerak edo erakundeak garatutako jarduerarekin lotuta desegokiak direnak babesten dituela pentsarazi dezaketenak, esteka jartzen den web-orriaren edukiak eta gai orokorra kontuan hartuta betiere.

ERABILTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA

Ez da HORI-HORI, SAren ardura programa gaiztoak dauden edo kalteak ekar ditzakeen beste elementu informatikoren bat dagoen kontrolatzea webgunean. Erabiltzaileak tresna egokiak izan behar ditu elementu horiek hautemateko eta desinfektatzeko. Horrenbestez, webgunera sartzean ekipamendu informatikoren batean kalteak sortzen badira webgunearen titularra ez da horien erantzule izango. Era berean, telekomunikazio-sareetan matxurak edo deskonexioak gertatzen direnean webgunearen zerbitzua eten egiten bada eta, ondorioz, kalteak sortzen badira, HORI-HORI, SA ez da kalte horien erantzule izango.

HORI-HORI SAren edo hirugarrenen titulartasun esklusibokoak dira webguneko eduki guztiak (lizentziadun legitimoak dira), hau da, adierazpen ez-mugatzaile gisa ulertzen diren testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudiak, ikonoak, irudikapen grafikoak, ikus-entzunezko edo soinuzko edukiak, haien diseinu grafikoa eta iturri-kodea, markak, izen komertzialak edo beste bereizgarri batzuk; eduki horiek guztiak jabetza industrialaren eta intelektualaren legeek babesten dituzte.

Erabiltzaileek webguneko edukietara sartzeak ez die inolako eskubiderik ematen, ezta horien gaineko titulartasunik ere.

Erabat debekatuta dago atal honetan aipatutako webguneko informazioa edo edukiak ustiatzea, erreproduzitzea, banatzea, aldatzea, jendaurrean jakinaraztea, lagatzea edo eraldatzea, edo beste edozein modutan zabaltzea aldez aurretik eta berariaz baimendu gabeko edozein euskarri eta bitartekoren bidez. Webguneko edukia erabiltzailearen terminalean soilik deskargatu ahal izango da, baldin eta erabilera pribaturako bada eta helburu komertzialik ez bada.

Aipatutako eskubideetako edozein urratuz gero, baldintza hauek eta/edo jabetza industrialaren eta intelektualaren legeak urra daitezke. HORI-HORI SAk bere gain hartzen du webgune honen jabetza intelektualaren eta/edo industrialaren eskubideak, informazioa edo edukiak urratzen dituzten erabiltzaileen aurka dagozkion legezko ekintzak gauzatzeko aukera.

ENTITATEAREN ERANTZUKIZUNA

Erabiltzailea Interneteko beste orrialde batzuetara eramateko estekak egon daitezke webgunean. Horrelakoetan, HORI-HORI, SA soilik izango da esteken bidez emandako edukien eta zerbitzuen erantzule baldin eta legez kontrakoak direla jakiten badu eta arretaz desaktibatu ez baditu. Erabiltzaileak uste badu legez kontrako edukiak edo eduki ezegokiak daudela estekaren batean, entitateari jakinarazi diezaioke, baina horrek ez du enpresa esteka hori kentzera behartzen. Titularrak ez ditu beti esteketako eduki eta zerbitzu guztiak ezagutzen. Beraz, ez da erantzule izango kalteak sortzen badira esteketako edukiak eta zerbitzuak kalitatezkoak ez direlako, eguneratuta eta erabilgarri ez daudelako, okerren bat dutelako, ezdeusak direlako edo legez kontrakoak direlako; halaber, ez da esteketan adierazitakoaren edo horien bidez emandako edukien nahiz zerbitzuen erantzule izango, zerbitzu horiek ematearen erantzule zuzena ez bada.

Erabiltzaileak webgunea egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du, legean, lege-ohar honetan eta aplika daitezkeen gainerako baldintzetan, araudietan eta jarraibideetan ezarritakoa betez. Betebehar hauek ez betetzeagatik kalte-galerak sortzen badira, erabiltzailea izango da erantzule HORI-HORI, SAren aurrean eta hirugarrenen aurrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA

Lege-ohar honetan Espainiako legerian jasotako alderdi guzti-guztiak izango dira arauzko.

Webgune honen zerbitzu-prestazioak eta erabilera-baldintza hauek Espainiako legerian arautzen dira.