Pribatutasun-politika

WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA

Entitatean tratatzen ditugun datuen segurtasunak eta babesak kezkatzen gaitu eta, horregatik, gure protokoloak eta pribatutasun-politikak Datuak Babesteko Europako 679/2016 Erregelamendu Orokorrera (DBEO) eta Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitu ditugu.

1.- NOR DA DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?

HORI-HORI, SA (helbidea: ARBIDEA 1, BEHEA, 48004 BILBO – BIZKAIA) da datuen tratamendu egokiaren arduraduna. Tratamendu horren gaineko informazioa nahi baduzu, idatzi mezu elektroniko bat helbide honetara: info@hori-hori.eus.

2.- ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATUAK?

HORI-HORI Sann interesa duten pertsonek ematen diguten informazioa tratatzen dugu. Zertarako:

• Bezeroarekin ditugun prestazioak eta zerbitzuak betetzeko.

• Gure zerbitzu profesionalei dagokienez egindako eskaerak izapidetzeko eta kudeatzeko.

3.- ZEIN DA DATUAK TRATATZEKO LEGE-OINARRIA?

Baimena berariaz emanda helarazi dizkiguzun datuak ezinbestekoak dira erabiltzaileekin ditugun harremanak behar bezala kudeatzeko eta, gainera, lege-betebeharrak bete ahal izateko.

Nahi duzunean adierazi dezakezu zure datuak ez erabiltzeko, eta datuekin egindako kudeaketak ondoriorik gabe uzteko. Orduan, legez ezarritako denboran, zure datuak blokeatuta geratuko dira. Baina jakin behar duzu baimenik ez badaukagu zerbitzuak ezin izango direla eman.

4.- DATUEN JAKINARAZPENA

Printzipioz ez dira datuak lagako, lege-betebeharrik ez badago behintzat.

Dena den, zure datuak partekatuko ditugu laguntzen edo euskarria ematen diguten zerbitzu-emaileekin, edo kanpoko kolaboratzaileekin, haiekin akordioak egin baititugu.

5.- DATUAK GORDETZEA

Soilik gordeko ditugu zure datuak xedea bete arte beharrezkoak diren denboran zehar, kontratu bidezko harremanak ditugun bitartean, datuak gorde beharra ezartzen duen lege-baldintzaren bat bete behar bada, edo zure datuak ez tratatzeko eskubideetako batez baliatzen ez zaren bitartean.

6.- ZER EGIN BEHAR DUT NIRE ESKUBIDEEZ BALIATZEKO?

Eskubideen titularra zarenez, zure datuen kontrola daukazu eta, ondorioz, nahi duzunean balia ditzakezu eskubide horiek. Horretarako bidali mezu elektroniko bat (info@hori-hori.eus).

Honako eskubide hauek dituzu:

  • Sartzea – Entitate honek tratatutako zure datu pertsonalak kontsultatu ahal izango dituzu.
  • Zuzentzea – Datu pertsonalak okerrak badira, aldatu ahal izango dituzu.
  • Ezabatzea – Zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Aurka egitea – Zure datu pertsonalen bat ez tratatzeko eskatu ahal izango duzu.
  • Tratamendua mugatzea – Zure datu pertsonalen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu egoera jakin batzuetan.
  • Eramatea – Gure kontratu-harremanean eman dizkiguzun edo lortu ditugun datu pertsonalak jaso ahal izango dituzu, baita beste entitate batera eraman ere.Erabiltzaileei jakinarazten zaie emandako baimena edozein unetan uka dezaketela, baina horrek ez dio eragingo hura ukatu aurretiko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunari.

Halaber, interesdunei jakinarazten zaie, erreklamazio bat aurkez dezaketela datuak babesteko kontrol-agintaritza eskudunean, batez ere eskubideak baliatzean emaitza onik izan ez denean.

Zure eskubideez baliatzeko, eskabidearekin batera, zure NANaren kopia edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidea aurkeztu beharko duzu.