Hizkuntza-aholkularitzaz beste, HORI-HORI SAk hizkuntzei, oro har, eta euskarari, bereziki, lotutako beste hainbat zerbitzu eskaintzen dizkizu, kasurako:
- Erakusguneen diseinua eta antolaketa eta edukien kudeaketa.
- Euskararen erabileraren gaineko neurketak eta txostenak.
- Ekitaldien (jardunaldi, mintegi, aurkezpen eta abarren) kudeaketa.
- Zuzenketa
Zuzenketa
Hizkuntza ororen normalkuntza eta kalitatea bermatu behar dira. Are gehiago, kalitatea lortu nahi bada gutxienez zuzenketa bat egin behar da.
Zuzenketa betidanik egon da lotuta itzulpenari, itzulpen-lan bat behin betiko amaitutzat eman ahal izateko zuzenketa ezinbestean egon behar delako azken fase gisa. Baina, sarri, hizkuntza jakin batean dagoen testua norbaitek berrikustea behar izaten da. Kasu batean nahiz bestean, HORI-HORI SAk urte asko daramatza aurretik egindako lanaren azken urrats hori ematen, zorroztasunez eta arau berrienak kontuan hartuz.
Batez ere gaztelaniazko, euskarazko eta bizkaierazko testuak izan ditugu, orain arte, zeregin honen euskarri moduan.