Zerbitzuak

HORI-HORI SAk 25 urte bete zituen 2016. urtean hizkuntzari lotutako zerbitzuak eskaintzen, betiere enpresa sortu genueneko abiaburuari jarraikiz: kalitate oneko zerbitzua ematea zure erakundearen hizkuntza-beharrizanei ahalik eta egokien erantzuteko. HORI-HORIk zerbitzu-sorta zabala eskaintzen du gaur egun hizkuntzen kudeaketaren arloan. Horrelakorik behar baduzu, jarri gurekin harremanetan eta proposatu zer egin nahi duzun; elkarrekin ekingo diogu aztertzeari.