Kalitatea

Zalantzarik gabe, bezeroak gehien estimatzen duen alderdi bat honako hau da: jasotzen duen lana kalitatezkoa izatea.

HORI-HORI SAk 2002. urtean eskuratu zuen ISO 9001 ziurtagiria, kalitatea kudeatzeko sistemak arautzen dituena; eta, harrezkero, urtero berritu du ziurtagiri hori.

Etengabe hobetzea, enpresaren jarduera eragingarriagoa izatea eta interesdun alderdi guztiak pozik egotea da helburua; beraz:

  • Jarduerak eta prozedurak aldiro ebaluatu, neurtu eta kontrolatzen dira. Neurketa eta ebaluazio horiek irizpide eta adierazle objektiboak erabiliz egiten dira; beti erabili behar dira neurgarriak diren kontzeptuak.
  • Arazoak, gorabeherak, ez-adostasunak eta abar sortzen badira, neurri zuzentzaileak abiarazten dira eta, egoki denean, prozedura aldatzen da.

Txostengintza esparruaren kalitatea ere bermatuta dago ziurtagiri horren bidez, gainera.

2016. urtean HORI-HORI SAk itzulpenen UNE-EN ISO 17100 ziurtagiria lortu zuen; beraz, enpresaren itzulpen-prozesu guztiak ondo zainduta daudela bermatuta geratu da.

Bestalde, HORI-HORI SAk Datu Pertsonalak Babesteko 2016/679 Erregelamendua aplikatzen du enpresaren prozesu guzti-guztietan.