Itzulpen zerbitzuaz gain, Hori-Horik interpretazio zerbitzua ere eskaintzen du aspalditik.
Euskal Herrian eta atzerrian prestakuntza zorrotza jasotakoak dira gure interpreteak. Euskara eta gaztelania dira haien ama-hizkuntzak, baina atzerriko hizkuntzekin ere egiten dute lan.
Aldibereko interpretazioa, esan ostekoa eta loturazkoa eskaintzen ditugu, testuinguru desberdinetan: konferentzietan, udalen eta erakundeen osoko bilkuretan eta bestelako bileretan, zerbitzu publikoetan, hedabideetan, bisita eta bidaietan…
Interpretea behar baduzu edo zerbitzu honi buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.