Kalitate politika

HORI-HORI enpresa 1991. urtean sortu zen, euskarari lotutako zerbitzu profesionalak emateko asmoarekin. Izan ere, enpresak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu esparru horretan: itzulpenak, zuzenketak, hizkuntza-aholkularitza, txostengintza, interpretazioa… Eta zerbitzu horiek behar den kalitateaz emateko (ISO 9001 arauak ezarritako estandarren arabera), honako arau hauek ditu ezarrita:

  • Zerbitzu horietako bakoitza langile profesionalek ematen dute, hau da, enpresan lan egiten duten pertsonek behar diren esperientzia eta ezagutzak dituzte.
    Zerbitzua bezeroarekin adostutako epea baino lehen baina behar den kalitatearekin ematen ahalegintzen gara, bezeroaren poztasuna areagotzeko.
    Bezeroarekin harreman estua izaten dugu, hark dituen beharrizanak kontuan hartzeko. Hurbiltasun horri esker, gainera, zerbitzuaren zehaztasun guztiak egoki bideratzea lortzen dugu.
    Bezeroarekin harreman zuzena daukagunez, une oro dakigu zenbaterainoko poztasuna duen eta zertan hobetu daitekeen.
    Zerbitzuen kalitatea kontrolatzeko baliabideak erabiltzen dira beti, bezeroari ahalik eta maila onenean emateko produktua.
    Baliabide teknologiko berrienak ezagutzen eta aplikatzen ditu enpresak eta, ondorioz, langileek etengabe eguneratzeko prestakuntza jasotzen dute.
    Prozedura guztiak aldiro berrikusten dira, egokiak direla bermatzeko.
    Enpresako langile guztiek dute enpresak exijitzen duen kalitate mailaren berri, eta hobetzeko ekarpenak egiten dituzte gainera.
    Enpresako Gerentziak bezeroari arreta ematera eta zerbitzuak etengabe hobetzera bideratzen du enpresaren kalitatea kudeatzeko sistema.
    Gerentziak kalitate politika betetzen dela zaintzen du.
    Kalitatea ez da kontzeptu hutsa Hori-Hori enpresan, ematen diren zerbitzu guztietan ezinbesteko urrats moduan ulertzen da.